Liburu aurkezpena: "Gaza, cuna de mártires", Mikel Ayestaran

Mikel Ayestaran kazetari ezagunak bere azken liburua aurkeztuko du Garoa Kultur Laben.

Gazako martir zerrenda amaiezina da. Ezzeldin Al-Qassamy eta Al-Quds Brigadak, Hamaseko edota Jihad Islamiarreko adar armatuak, erresistentzia armatuaren erakusle dira orain. Denborarekin mugimendu laiko, nazionalista eta sozialista zirenak mugimendu yihadista bat izatera pasa dira. Orain, milizianoek Alaren izenean egiten dute borroka eta Palestinaren askatasuna dute amets. Sharia legepean bizi ahalko den Palestina bat. Gazako milaka gazteek osatzen duten formazioak munduko armada boteretsuaren aurka lehiatzen dira. Eta noski, brigadetan sartzen diren momentu beretik badakite martir bilakatu daiztezkela.