Txostena niri buruz

Pasazaite argitaletxearen hirugarren titulua hemen da: Txostena niri buruz. Izenburuak garbi azaltzen duen moduan idazleak bere buruari buruz egiten duen txostena; bere amodio eta desamodioei buruz, aitari buruz, anaiari buruz, amari buruz, anaiaren homosexualitarti buruz...

Prosa soilaz, eta istorio pertsonaletik abiatuta, Txostena niri buruz-ek 68ko sexu-askapenaren garaiko familia bohemio baten neurosia eta azken hamarraldietako frantsez gizartea erretratatzen ditu gupidagabeki.

Pasazaite argitaletxeko lagunak eta Anjel Erro itzultzailea present izango ditugu euskarara ekarri berri den liburuaren nondik norakoak aurkezteko.

Txostena niri buruz

Egilea: Grégoire Bouillier
Argitaletxea: Pasazaite
ISBN: 9788494033124

Nire baitan izara bat urratu da gorputz barruan. Izara bat dela argi dago. Nahikoa ozen....Oraindik gaur egun.ez dut ezagutzen izara bat baino bihotz urragarriagorik.