#BirraBat Garoa Plazan: Pili Zabala

BirraBat ekimenak ohiko ekitaldien antzarik ez izatea da antolatzaileen nahia. Horretarako plaza zeharo irekia proposatu dute, edonork galderak luzatu eta zalantzak argitzeko aukera izango duen plaza. Garoa Plazan izango den lehen lehendakarigaia: Pili Zabala.

BirraBat ekimena jarri du martxan Garoa Kultur Lab liburu-dendak Osoigo.com atariarekin elkarlanean. Ekimen honek Garoa Plaza eztabaidagunea aktibatzea eta lehendakarigaien programa, proiektu, zein, egitasmoak gizarteratzea du xede nagusitzat irailaren 25eko hauteskundeen kanpaina betean. Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek, Idoia Mendiak, Borja Semperrek eta Pili Zabalak parte hartuko dute herritarrekin birra bat partekatu eta politikaz jarduteko.