Paperezko Kontzertuak: Jurgi Ekiza #Donostia

“Willis Drummond” taldeko abeslari eta kitarrajole Jurgi Ekizak “BH036-DG" bere lehen diskoa aurkeztuko du Garoako liburu artean. Bakarlariak aitortu du aspaldidanik kontatu nahi zituen kontuak sartu dituela diskoan, bere barruan zeramatzanak. Do it yourself filosofia bogan den honetan, Ekizak berak grabatu ditu diskoan entzun ditzakegun instrumentu guztiak. Kontzertu oso intimoa izango da beraz, bere birako azkena.

Sarrera, edaria barne, 10€. Garoan salgai.