Paperezko lagunak, "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako"

Eskolan egiten den lehenengo gauza zaila irakurtzen eta idazten ikastea omen da. Denborak aurrera egin ahala irakurzaletasuna ohitura bihurtzen da. Idaztearena beste kontu bat da. "Paperezko lagunak" irakurle taldetxoa honen adibide. Oraingoan Joseba Sarrionandiaren, "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" liburuaren inguruan elkartuko gara txikitan zail zen hari (irakurtzea) bizioa hartu eta ohitura bihurtu lagun batzuk.

Izenburutik abiatuta 133 ipuin biltzen dituen arte-pieza txiki bat da “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua. Ipuinak beste hainbat marrazkiz lagundurik daude eta hauek ere bizitza propioa hartzen dute liburuan. Horrela inoiz egon ez garen leku eta paisaietara murgiltzen gara testu eta marrazkien laguntzaz.

Ipuin batzuk errazak dira beste batzuk sakon-sakonak. Ipuinak aitzakitzat hartuta literaturan sarritan egiten den bezala hipotesi fantastikoak egin asmoz elkartuko gara Joseba Sarrionandiaren liburuaren inguruan hilabeteroko legez. Bazatoz?

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako

Egilea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Xangorin
ISBN: 9788493654337

Leihotik begira geratzea gustatzen zait. Ezin naiz leiho bazterrean egon, amama egoten zen bezala. Ezin dut leiho bat besapean eraman denbora guztian. Pintzel lodi bat eramaten dut, zurdakia.