Paperezko Kontzertuak: Joseba Irazoki & Beñat Axiari #Zarautz

Tandem musikal hiltzailerik baldin bada, horixe da Irazokik eta Axiarik osatzen dutena. Beratarraren eta baxenafarraren arteko elkarlanak edonor kitzikatzen du barren barrenetik hasi eta azken ule puntaraino. Inprobisazioa da biak lotzen dituen lokarria, Irazokik kitarrarekin banjoarekin eta beste hainbat instrumenturekin eta Axiarik ahotsarekin. Libururen bat eroriko da ziur apalategietatik.

Sarrera, edaria barne, 10€. Garoan salgai.