EL AFILADOR VOL. 1 Liburu aurkezpena

​EL AFILADOR izena du LIBROS DE RUTA argitaletxeak martxan jarri duen bilduma berriak. Liburu sail berri honek urtero txirindularitzari buruz idatzitako kronika eta narrazioak bildu nahi ditu, txirrindularitza eta letrak pasio dituzten zenbait idazle, kazetari eta kirolariren eskutik.

Argitaratu berri den lehen liburuan Juanfran de la Cruz, Jorge Quintana, Fran Reyes, Ander Izagirre eta Jesús Gómez Peña kazetarien eta Pedro Horrillo txirrindulari ohi eta komunikabideetako kolaboratzailearen testuak aurkituko ditugu. Azken hiru hauek izango ditugu Garoa liburudendan beren istorioak bertaratzen direnekin elkarbanatuz. El Correoko txirrindularitza erredaktore Jesús Gomez Peñak lasterketa nagusienen hastapenak izan ditu aztergai, bereziki landuz egunkarien eta txirrindularitza proben arteko loturak. Ander Izagirrek aldiz, 2 kapitulu idatzi ditu, biak txirrindularitza italiarraz, ia denak tifosi diren herrialdean erlijiotzat baitute kirol hau. Pedro Horrillok, azkenik, etxetik ia mugitu gabe aztertu du ZEUS bizikleta eta osagaien marka ezagunaren gorakada eta gainbehera, bera bizi den Abadiñon itxi baizituen behin betirako ateak.