Paperezko lagunak, Kristalezko begi bat

Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan sentimenduen mosaiko bat zorroztasunez marrazten asmatu du Miren Agur Meabek. Irakurleoi egia ezkutukoenak azaleratuko dizkigu idazleak kristalezko begirada baten bidez. Kristalezko begia du Miren Agur Meabek, eta horixe ardatz gisara hartzen du idazleak bere azkenengo lanean; Kristalezko begi bat.

Etengabeko biluzte ariketa baten aurrean topatuko gara liburuan. Pintura tailer baten moduan idazleak kolorezko margoak hartu eta bere burua margotuko digu. Baino ez fisikoki, baizik eta gure barnean.

Paperezko lagunak irakurle taldean oraingoan Miren Agur Meaberen azkenengo harribitxiaz jardungo gara.

Bazatoz?

Kristalezko begi bat

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
ISBN: 9788492468447

Begi bakarra izatea defizit bat da, bistan da (harira dator hitz-jokoa, barkatu errazkeria). Horregatik, begi bakar batek halako bi balio ditu (harira dator esamoldea).