BLBk: Palestinan Garapena Ereiten aurkezten du

BLB/ACPP-k euskal eta palestinar herrien arteko topaketa proposatzen du. Horretarako, Izzat Zidan ingeniari palestinarra izango da bertan, nekazal garapena eta emakumeen ahalduntzea lantzen duen PARC erakundeko koordinatzailea.

Topaketa honen helburuak Donostiako Udalak babesten dituen proiektuen inguruan informazioa banatzea eta palestinako errealitatearen inguruko sentsibilizazioa egitea dira.