ZARAUZKO GUTUNAK. 36ko gerra

Urte askotako informazio eta testigantza bilketaren emaitza da liburu hau. Izenburuak berak dioen bezala, duela zortzi hamarkada Zarautzen gertatu zirenen (herrian bertan zein inguruetan gauzatutako dozenatik gora erailketa, herritarren %12 desplazatuta, %4tik gora preso sartuta, emakumeen aurkako jazarpena...) berri ematen du, garai hartako gutunen eta zuzeneko testigantzen bidez, eta hamaika agiri lagun.

Berez Zarautzi buruzkoa den lan honek, bere gordinean, Euskal Herri osoan nozitu zen jazarpen makinaren norainokoa eta nolakotasuna ulertzen laguntzen du. Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak idatzi du.