Materia grisa

Izenburutik hasita ohartarazpen kutsua du Iago Rey de la Fuenteren erakusketak. Nagusiki eskulturek osatzen dute erakusketa, nahiz eta argazki lanak ere badiren.

Artistaren lanean bi joera nagusi bereizten dira. Batetik, lan batzuen ikuspegi klasikoa, bai kontzeptu eta bai material aldetik eta ikuspuntu berritzaileagotik abiatzen diren eskultura eta argazkiak bestetik. Bi ikuspegiak aztertzen baditugu, behin eta berriz ikusiko dugu batasun bide bat dela bere obra.

Mundu klasikoak eta garaikideak bat egiten duten Materia grisa.

-Z.I.L-