JAIO

Erditze guztiak dira latzak,
borroka bat,
sortzailea eta sorkuntzaren artean.

Ama eta haurraren arteko borroka,
artista eta artearen borroka.

Landarea lurrean hazitik sortzen den moduan,
sortzen da ideia, sentipen eta intuiziotik,
marrazkia paper antzuan.

Marra sortu, zirriborroa erne, formak kimatu...

Jaio dena, mundura etorri bada,
liburua lehenbizikoz argitara irteten den bezala,
Bilbon urtetako ernaldi luze baten ondoren,
soto hontan zerbait erditua izan da.

Jaio:

     1. Mundura etorri, ama sabeletik irten
     2. Landarea hazitik sortu
     3. Erne edo kimatu
     4. Jarduera batean hasi
     5. Helburu edo xede batetara bideratuta egon


                                                                                                                   Jon Aranguren