Barbaroak baratzean, Luis Garde

Poesia narratiboa oso gustuko duen arren, sinbolismoa lantzeko gogoa zuen Luis Gardek, eta horixe egin du Barbaroak baratzean poema liburuan (Balea Zuria).

Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin du. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua,sinbolismoz betea, erpin askokoa.

Imanol Larrinaga margolariak egin ditu diseinu lanak eta bertan izango dugu idazlea poema batzuk errezitatuz eta liburuaren nondik norakoak aurkezten.