Antoni Daimielen "El sueño de mi desvelo" liburuaren aurkezpena

Paraje ezin hobeagoan, Zarauzko malekoian, Damaren eta Desertu Txikiaren artean eta 3x3 koadrila arteko saskibaloi txapelketa probestuz, Antoni Daimiel NBAko esatari ospetsuak 'El sueño de mi desvelo' liburua aurkeztuko du.

Andrés Montes zenduarekin batera, Antoni Daimielek errutina hautsiaz goizeko ordu txikietan munduko saskibaloi liga ezagun eta kalitatezkoena hurbildu eta erakutsi digu. Nortasun eta izaera berezi bat mamituz hurbildu dizkigu NBAko protagonistak, zuzeneko emankizunak eta bertara jokatzera joandako europarren abentura eta desbenturak.

Daimielek badaki saskibaloiaren ertz guztiak erakutsiz, kirola kirol huts baino gehiago dela irakatsiz, mundu bat biluzten. Saskibaloi estatu batuarraren mundua, unibertsoa.

Antoni Daimiel eta NBAko kontuak Zarauzko malekoian.

Bazatoz?

El sueño de mi desvelo

Egilea: Antoni Daimiel
Argitaletxea: Corner
ISBN: 9788415242239

Fue en febrero de 1996, en el Fin de Semana de las Estrellas de San Antonio, donde tuve la oportunidad de sentirme cerca de Jordan por primera vez, de proporcionarlo, de deslumbrarme con el brillo de los focos sobre su cabeza afeitada y contarle las gotas de sudor. En vivo y en directo por primera vez.