Xala (Cynthia Ozick) "Paperezko Lagunak" irakurle taldea.

Xala kontakizun guztiz laburra The New Yorker aldizkarian argitaratu zen 1980ko maiatzaren 26an. Liburu-dendako sotoan aztertuko dugu Alex Gurrutxagaren gidaritzapean. Ikasturteko lehen liburua pasazaite argitaletxearen eskutik.

Preso judu batzuen hiru eguneko martxa kontatzen da bertan, negu gorrian, heriotza-esparru batera doazela; haien artean doa Rosa, iloba batekin —Stella—, eta xal batean bilduta darama bere umetxoa, Magda, soldadu nazientzat ikusezina.

Bigarren kontakizuna, Rosa, 1983an argitaratu zen, eta Rosak, bizirik atera baitzen heriotza-esparrutik, Miamin egiten duen bizimodua agertzen du, gerra bukatu zenetik urteak pasatuta. Gordea dauka oraindik xala, bere alabaren heriotzaren kontrako talismana balitz bezala.