"Lurra bere erro gorrira", Karlos Linazasoro

Sustraietara jo nahi izan du Linazasorok poema liburu honetan, erroetara, izenburuak aurreratzen duenez.

Lau dira, liburuaren atalak: Zohargiaren zilarra, Dena isiltzen denean, Begiaren loreak eta Negu ilunagoan burdina. Linazasororen obran ohikoa denez, naturako elementuen presentzia nabarmena da poema askotan, eta horren erakusgarri dira atalei emandako izenburuak ere.