Zuloa, Xabier Gantzarain

Euskal Herriko arte garaikidearen ibilbide pertsonala osatu du Xabier Gantzarainek liburu hoentan. Memoria ariketa bat da Zuloa.

Ez dira ugari arteaz euskaraz argitaratzen diren lanak eta horietako bat da Zuloa. Arteaz eta historiaz soilik ez, memoriaz, indarkeriaz, edertasunaz ere ari da Gantzarain saiakera bilduma honetan. Historia hurbila, azken hogeita hamar urte luzeetako artearen ikuspegi soziokulturala osatu duelako, 1983. urtetik 2016. urtera arteko arte-lanen interpretazioak josirik.

Gure memoria kolektiboaren zulo hori osatze aldera idazlea gurean izango da liburua aurkezten Oier Aranzabal bidaide hartuta.