Ahotsak eta itzalak. "Paperezko Lagunak" irakurle taldea.

Nobelak 36ko gerraren garaiko minera jotzen du. Gerratik iheska semeak hartu, eta emaztea eta alaba jaioterrian utzita erbestera jo behar izan duen gizonaren istorioak gidatzen du kontakizuna. Nobela historikoaren zantzuak ditu kontakizunak, eta nobela beltzaren kutsua hartuz joango da tantaka.

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.

Ohiko moduan irakurle taldea Alex Gurrutxagak gidatuko du eta oraingoan idazlea, Maixa Zugasti gurekin izango da.