Dublindarra. "Paperezko Lagunak" irakurle taldea.

Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz. James Joyce idazlearen bizitza komikian. Joyce idazle handiak (1882-1941) ez zuen bizitza samurra izan. Familiaren egoera ekonomikoak eskola uztera behartu zuen, eta berak ere gorriak pasa zituen handitan diru aldetik, ospea lortzen hasi zen arte.

Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich.

Ohiko moduan irakurle taldea Alex Gurrutxagak gidatuko du.