Yurre Ugarte idazlea eta Eneko Ugarte ilustratzailearen eskutik aurkezpen jolasa Sortaldean, "Itsasoa maleta batean"

Inoiz pentsatu al duzu etxeko txikiak zer sartuko lukeen maleta batean? Eta zuk? Zer sartuko zenuke zuk maleta batean? Maleta beltz bat eta parez-pare Zarauzko itsasoa. Yurre Ugarte idazleak eta Eneko Ugarte ilustratzaileak aurkezpen jolas modura "Itsasoa maleta batean" liburu aurkeztuko dute Sortaldea Kultura Eremuan.

Gaztetxo irudimen-tsu baten abenturak kontatzen ditu liburuak. Haurraren etxean, gurasoek kasu handiagoa egiten diete beren laneko maleta beltz eta karratuei, seme-alabei baino.

Eta haurrak erabakitzen du bizi duen egoera eraldatzea: aitaren maleta beltzean itsasoa sartu eta pu-tzuz putzu eramango duen bidaiari ekingo dio.

Zer sar daiteke maleta batean? Yurre Ugarte ta Eneko Ugartek aurkezpen-jolas modura "Itsasoa maleta batean" ekarriko digute Sortaldea kultura Eremura.

Itsasoa maleta batean

Egilea: Yurre Ugarte
Argitaletxea: Denonartean
ISBN: 9788415756101

Gure aitak maleta serio eta ilun bat zeukan… Nik, ordea, zerbait distiratsua nahi nuen… Eta sartu, maletaren barruan sartu nahi nuen inoiz inork sartu ez zuena… Eta lortu egin nuen!