Oker ttiki garrantzigabeak. ´´Paperezko lagunak´´ irakurle taldea.

Tabucchiren libururik ospetsuena ez bada ere, kontakizun sail ederra dugu. Elkarrengandik hurbil ez dauden egoerak deskribatzen dira bertan.

Hasiera eta bukaera bitxiko istorioak aurkituko ditugu liburuan, giro lanbrotsua sortzen dutenak. Kontakizun hauek sentsasio eta iradokizun irekiak uzten dizkiote irakurleari. Eta nola ez, gure irakurle taldeko kideei ere.

Betiko moduan, Alex Gurrutxagaren gidaritzapean burutuko da solasaldia.