ENARAK ITZULI DIRA - GARI BERASALUZE ETA SERGIO RUIZ

Enarak itzuli dira musika eta literatura uztartzen dituen lagunarteko oparia da. Musikan eta literaturan bidea egin duten bi adiskideren arteko besarkada. Gari Berasaluze eta Sergio Ruiz. Biak ere zarauztarrak.

Enarak itzuli dira, beraz, Serge musikariaren bakarkako lehen diskoak eta Gari Berasaluzeren bi- garren poema liburuak osatzen dute. Izenburu bera dute bi lanek, eta elkarrekin argitaratu dituzte, opari modura bildu eta mimoz landutako kutxa batean.

Etxeko ateak irekita dituzue eta aurkezpenerako gonbidatuta zaudete guztiak.