´´Gorputz madarikatuak´´ Lucía Baskaran

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi oten zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Alizia etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta.

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

Lucía Baskaran idazlea izango dugu Garoan bere liburu berria aurkezten, Danele Sarriugarte idazlearekin batera.