SERGEI DOVLATOV - MALETA

Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik.

Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik. Guzti honetaz jardungo dugu Paperezko irakurle taldean Alex gurrutxaga bidelagun dugularik.