HEATHER MORRIS - AUSCHWITZEKO TATUATZAILEA

Lale eta Gita Sokolov eslovakiarren historia kontatzen du “Auschwitzeko tatuatzailea” eleberriak. Lale Sokolov tatuatzailea izan zen Auschwitzen, eta horretan zebilen Gita ezagutu zuenean. Lalek azaltzen zuenez, berak zenbaki bat tatuatu zion Gitari, baina emakumeak berari bere izena tatuatu zion bihotzean. Maitemindu egin ziren eta kontzentrazio esparrutik biak bizirik aterako zirela hitzeman zioten elkarri. Lortu egin zuten eta bizitza osoa eman zuten elkarrekin, hil arte.

  1. urtean argitaratutako “The tattooist of Auschwitz” Heather Morrisen lehen eleberria da. Euskarazko bertsioa Miel Anjel Elustondok itzuli du eta Alberdania argitaletxeak argitaratu du. Hontaz jardungo dugu Paperezko irakurle taldean Alex Gurrutxagaren gidaritzapean.