BEDUINO BAT KARIBE ALDEAN - ALI SALEM ISELMU

Ali Salem Iselmu saharar idazleak bere belaunaldiko saharar askok bizi izandakoa jaso du liburu honetan: Ihesaldia eta erbesteratzea, haurtzaro gogorra errefuxiatu kanpamenduetan, Kuban egonaldi luzea ikasle garain, basamortura itzulera eta ondorengo erbeste mugagabea Europan, zain, Mendebaldeko Saharak Marokoren okupazio bidegabea bizi duen era berean.

Beduino bat Karibe aldean haur baten eta belaunaldi oso baten historia da, gerratik ihesi basamortuan ibilaldi luzeak eta bonbardaketak jasan behar izan zituena, bere gurasoengandik banatu behar izan zena. Guzti hontaz jardungo dugu ´´Paperezko lagunak´´ irakurle taldean Alex Gurrutxagaren gidaritzapean.