AMEK EZ DUTE (KATIXA AGIRRE) - PAPEREZKO LAGUNAK IRAKURLE TALDEA

Amek ez dute da Katixa Agirreren azken nobelaren izenburua. Bere esperientziatik abiatuta narratzaileak amatasunaren gainean pentsatzen dituenak topiko bat baino gehiago hausten dute. Amatasunari buruz hausnartu eta tabu askorekin puskatzen duen eleberria dugu, beraz.

Honetaz eta gehiago jardungo dugu ´´Paperezko lagunak´´ irakurle taldean. Honetarako, betiko moduan, Alex Gurrutxaga izango dugu gidari lanetan.