"Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk" liburu aurkezpena

Azkenaldian euskaraz sortu den argitaletxe kuttunenaren laugarren liburua hemen da:"Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk".

Etgar Keret-ek hizkera arrunta erabiliz eta umore beltza, surrealismoa eta ironia nahastuz kontatzen dizkigu ipuinak.

Hebreerazko egungo narratibaren erakusle gailentzat jotzen da Keret eta Itziar Otegik euskarara ekarri digu Pasazaite argitaletxean.

Itziar Otegi itzultzailea present izango dugu Pasazaite argitaletxe -ko lagunekin batera euskarara ekarri berri den liburuaren nondik norakoak aurkezten.

Bazatoz?

Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk

Egilea: Etgar Keret
Argitaletxea: Pasazaite argitaletxea
ISBN: 9788494033131

Eta Jainkoa, ondo dakigunez, eman zalea da oso, baina hartuzalea ez, eta bada inolaz ere onartzen ez duen gauza bat: inork kontra egitea