"Paperezko kontzertuak" Anari

Aperitif musikatuak dira Paperezko Kontzertuak. Liburu artean egindako musika plaza bat. Entzuleak eta artista soil soilik. Lagun artean, eta ingurune intimo batean, musikaz gordin gozatu eta solasteko aperitifa Anarirekin. Anari Alberdik liburu bati eskeiniko dio formatu gordinean joko duten 4-6 abestiko kontzertutxoa eta Jon Eskisabel kazetariak moderatu eta dinamizatuko du artistaren eta entzuleen arteko solasaldia liburu artean.

Paperezko Kotzertuak hiru hilabeteka aurkezten den formatu bat da eta hiruhileko bakoitzeko sarrerak 30 euro balioko du. Sarrera erosten duten pribilegiatuek hiru kontzertu horietara joan eta artistarekin aurrez aurre egoteko eskubidea izango dute.

Sarrerak erosteko bidea:

  • Garoa liburudenda bertan izango dira salgai.

  • Telefonoz (+34 943 83 25 07) edo e-posta bidez (info@egaroa.com) erreserba eginda.

ANARI (azaroaren 17an, 11:30ean) Moderatzailea: Jon Eskisabel

DAUGHN GIBSON (abenduan 7-9 asteburan, zehazteko) Moderatzailea: Jon Eskisabel

BIDE ERTZEAN (urtarrilaren 12an, 11:30ean) Moderatzailea: Jon Eskisabel

Bidea eta denbora (Irla izan)

Egilea: Anari
Argitaletxea: bIDEhUTS
ISBN: 8436020320095

bideak eta denborak bat egin duten unean balea eri baten moduan ohituraren puntzuan lastaren laztana pisu, pausu larriz nabil nahiz ez dudan inor atzetik nahiz inor ez dudan zain. aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada pausu adina itzal atzean eta aurrean zelai eder bat. bueltarik ez da eta aitzina ez dut nahi dudana ez dut behar, behar omen dudana ez dut nahi. haize zakarrak nola, maitatzen dudana dena desio arren ez dut neuretzat ezer nahi. eta ez diot inori ezer eskatzen ez dudalako eman nahi. pausu larriz nabil nahiz inor, ezer ez dudan zain, edo bai