"Paperezko lagunak" Intemperies (babes bila)

"Paperezko lagunak" irakurle taldeak Intemperies (babes bila) eleberriarekin emango dio hasiera aurtengo kurtsoari.

Protagonistak, Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak.

Egungo gizartean oso present dauden gaiak jorratzen ditu liburuak eta lehenengo bilkurak joko pixka bat emango duelakoan gaude.

Lasai etorri lehenengo bilkura honetara eta ahal den neurrian liburua irakurrita. Ardoa eta urdaiazpikoa gure kontu.

Bazatoz?

Intemperies (babes bila)

Egilea: Lourdes Oñederra
Argitaletxea: Erein
ISBN: 9788497468275

Luziak arazo neuro-motoreak izan ditzakeela eta hotsa ateratzeko bezala, idazteko ere mugimendu anatomikoak beharrezko direnez, nahikoa dela hor zerbait gaizki egotea pentsatzen duena idatziz ezin atera ahal izateko