Artea eta Enpresa

Angel Uranga margolariak enpresagintza hautatu du hizkuntza piktorikoen ikerkuntzan sakontzen jarraitzeko eszenatoki gisa. Jakina den moduan ez da lan erraza artea enpresa mundura hurbiltzea, baina, Angelek arte piktorikoa dimentsio berri batera eramatea lortu du, erakunde kolaboratzaileei balore gehigarri bat gehituz.

Enpresa bakoitzaren historia, helburuak eta elkartearen filosofia sakon aztertu ostean, margolariak gogoeta propioak eransten dizkio, diseinuaz eta irudi korporatiboaz haratago. Garapen guzti honen azken emaitza enpresa arterantz hurbiltzen dituen sektore ekonomiko ezberdinetako irudi BAKAR eta ORIGINALAK dira: motoregintza, garraiogintza, ardo upeltegiak, medikuntza...

Helburua Artea eta Enpresaren arteko paradigma ezberdinak erakutsi eta 25 marka ezberdinengan oinarritutako irudiak azaltzea da.