Durangoko Liburu Azokaren baitan Lou Topet musika taldearen mugikorrerako aplikazio aurkezpena Kabi@ gunean.

Liburu dendako sotoan sortu zen musika banda baten lehenengo mugikorrerako aplikazioa sortzeko ideia. Garoa Web Consulting-eko garatzaile Jon Nikole Ercillak gidatuta, eta etxeko dugun Lou Topet taldearen 'Esnatu dira' proiektua medio, hasi dugu bidea eta Kabi@ gunean aurkeztea otu zaigu. Teknologia eta eduki libreen gunea da Kabi@ Durangoko liburu azokan.

Jon Ercilla Garoa Web Consulting-eko garatzaileak Lou Topet musika taldearen mugikorrerako aplikazioa aurkeztuko du musika bandako partaideekin batera. Android, IOS eta Windows Phonerako garatu APP-a musika taldearen eta musikazaleen arteko zubi gisa planteatu du Ercillak.

“Musika taldea poltsikoan eramateko modu bat da, azken finean”.