Ikatz gehiago! (aste honetako egitaraua)

Makinak ez dira gelditzen gurean. Gurean, ikatza eskatu diogu olentzarori, makinek martxan segi dezaten hurrengo urtean ere. Eta ikazkina iritsi bitartean, azken aste honetan, geratzen zaizkigun probisio guztiak botako ditugu. Eman begiratu bat prestatu dizugunari.

Abenduak 18, 19:00 → Yoseba Peña (Sodupe, 1977) idazle zarauztartuak 'Kilimanjaroko diamantea' Ibaizabal argitaletxearekin argitaratutako gaztetxoentzako eleberria aurkeztuko digu.

Abenduak 19, 19:30 → "Paperezko lagunak" irakurle taldeak 'Adiskide bat nuen' (Elkar) eleberria aztertuko du kurtsoko bigarren zitan. Joxean Agirre idazle azpeitiar, baita ere, zarauztartua bertan izango da.

Abenduak 20, 19:00etan → Karlos Argiñano aurkezle eta sukaldari zarauztar ezagunak, 'Rico, rico y con fundamento' bere azken errezeta liburuaren aleak sinatuko ditu ostiral honetan 19:00etan, Garoa liburu dendan.

Abenduak 21, 10:00 → Urteroko legez, AEKko Santo Tomas azokan present izango gara.