Karlos Argiñanok 'Rico, rico y con fundamento' errezeta liburua aurkeztuko du ostiralean

Karlos Argiñano aurkezle eta sukaldari zarauztar ezagunak, 'Rico, rico y con fundamento' bere azken errezeta liburuaren aleak sinatuko ditu ostiral honetan 19:00etan, Garoa liburu dendan.

Xehe xehe azaldutako ehun errezetatik gora jasotzen dituen azken liburua aurkeztuko du. Gainera errezetek informazio nutrizionala, berak programan kontatutako txisteak eta (hau berritzaileena) QR kodeak izango dituzte. Azken haun bitartez, edozein mugikor edo tabletatik bideo errezetara salto egin ahal izango da, Argiñanoren programa zatiak ikusteko.