Yoseba Peñaren 'Kilimanjaroko diamantea' eleberriaren aurkezpena

Yoseba Peña (Sodupe, 1977) idazle zarauztartuak 'Kilimanjaroko diamantea' Ibaizabal argitaletxearekin argitaratutako gaztetxoentzako eleberria aurkeztuko digu.

13 urteko mutil baten istorioa kontatzen du 'Kilimanjaroko diamantea' liburuak. Afrikako kanpamentu batera doa mutila uda pasatzera, beste herrialde batzuetako 4-5 gazterekin batera. Safari bat egingo dute Tanzanian, arkeologo ezagun eta ospetsu batek antolatuta. Abentura liburu honetan, Afrikako ohituren berri izango dugu, eta kontinente horretan bizi dituzten errealitate gordin batzuk ezagutuko; haur soldaduak, esaterako.