Paperezko lagunak: 'Adiskide bat nuen' (Joxean Agirre)

"Paperezko lagunak" irakurle taldeak 'Adiskide bat nuen' (Elkar) eleberria aztertuko du kurtsoko bigarren zitan. Joxean Agirre idazle azpeitiarra bertan izango da.

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Irakurle klubeko kideek autorearekin solasteko aukera izango dute, liburu-dendako sotoan.