Igandean, 11:30ean, Paperezko Kontzertuak: Bide Ertzean

Urratzen hasi berri dugun bide musikalari segiz, hilaren 12an Bide Ertzean talde tolosarreko kideak izango ditugu Garoan Paperezko Kontzertuen edizio berri batean. Euskal idazle baten liburuari eskainiko diote kontzertua (inkognita da oraindik).

Ubeda anaiek eta Karlos Arancegui bateriajoleak saio musikal ederra eta solasaldi hobeagoa eskainiko dute Garoan igande honetan. Gure musikazaleentzat gozagarri, noski. Hiruhileko osoan zehar bezala Jon Eskisabel kazetaria izango da moderazioaren arduradun. Ohiko legez, 11:30ean hasiko dugu gosaria.