Euslandia hitzetan eta marrazkietan

Euslandia hitzetan eta marrazkietan ikuskizunak antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen ditu.

Euskal kultura ardatz hartuta, beste hainbat gai ere harilkatuko ditugu: maitasuna, boterea, politika eta esperantza, kasurako.

Zoriak ere badu zeresanik, publikoaren parte-hartzeak ordenatzen baitu gidoia.

Gidoia galderetan oinarrituta dago. Zenbait ikus-entzulek txistera batetik galdera bana aterako dute, eta Miriam Lukik galdera horiei erantzungo die, poemak errezitatuz eta ipuinak kontatuz. Bien bitartean, Concetta Probanzak zuzenean marraztuko du, eta marrazki horiek proiektore bidez pantaila batean ikusiko dira. Galdera bakoitzari abesti bat dagokio.