Paperezko Lagunak "Zerua gainbehera dator"

Lorenza Mazzetti idazle italiarraren “Zerua gainbehera dator” liburua da aztertuko duguna Paperezko Lagunak irakurle taldearen bilkura berrian . Aitortu behar dizuet liburu hau azalagatik erosten dutela askok. Azal eder eta elegante baitu. Zinez, mamia ordea ederrago du. Ez zaizue damutuko liburua irakurtzen baduzue eta ostegunean azaltzen bazarete.

Lorenza Mazzetti zine-zuzendariaren eleberri autobiografikoa da "Zerua gainbera dator". Narrazioa bi haurren ikuspegiti egina da, eta horrek berebiziko indarra ematen dio. Metafora izan zitekeen, baina ez da. Zehazki idazlearen haurtzaroa da kontatzen dena eta Alex Gurrutxaga literatur kritikari zarauztarraren gidaritzapean liburuaren nondik norakoak aztertuko ditugu.

Bazatoz?

Zerua gainbehera dator

Egilea: Lorenza Mazzetti
Argitaletxea: Igela
ISBN: 9788493945947

Hamar mandamentuak errepikatzen genituen eta nik nire baitan galdetzen nuen zer esan nahi ote zuen "fornikatu" hitzak.