Garik hasiera emango dio Paperezko Kontzertuen bigarren hiru hilekoari

Musika ez da ixiltzen gure liburu-dendan. Paperezko Kontzertuen hiru hileko berriarekin, musikari eta liburu gehiago datoz Garoara. Gari dator igande honetan, paperezko solasaldietako moderatzaile lanetan estreinatuko den Fermin Etxegoienen laguntzaz etorri ere. Eta noski, Debolex, Ogeita4 eta ZuZeuren kargu, bideo gehiago uzten joango gatzaizkizue.

Gari bakarlari emankorra, Hertzainak taldeko abeslari ohia, 'Ez da amaiera' azken diskoko aleekin eta inor (indie)ferente utziko ez duen sorpresaren batekin dator gurera igande honetan.

Hiru hileko programazio osoa hemen:

  • Otsailak 16 : Gari

  • Martxoak 9: Mursego

  • Apirilak 27: Moby Dick

Moderatzailea: Fermin Etxegoien