Paperezko Kontzertuak: Mursego

Paperezko Kontzertuen baitan Maite Arroitajauregi izango dugu liburu artean. Batek daki zer ekarriko duen, zeintzuk izanen diren paperezko abestiak. Hori baita azken batean kontzertuon grazia. Cumbia, tangoa, kantu afrikarrak…denak mursergotu ditu eibartarrak bere azken lanean eta present izango dira guztiak Garoa liburu-dendan martxoaren 9an.

Bere txeloa bizkarrean beti, hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi eta oraingoan paperezko Kontzertuen gonbidapena onartu du.