Paperezko lagunak: 'Ogi hutsa'

Paperezko Lagunak irakurle taldean Mohamed Xukriren “Ogi hutsa” liburua aztertuko dugu Martxoko bilkuran. Xukrik, nekez lor zitekeen garaiak ekartzen ditu gogora bere liburu aztoragarri bezain gordin honetan. Eleberri autobiografiko bat da Paperezko lagunak irakurle taldean aztertuko duguna eta ohiko moduan Alex Gurrutxaga literatur kritikari zarauztarraren gidaritzapean burutuko dugu saioa.

Ez zaitu, ez, hotz utziko irakurketa bortitz bezain atsegingarri honek “Ogi hutsa”.

Bazatoz?