'Hobe kontatzen ez badidazu' liburu aurkezpena

'Hobe kontatzen ez badidazu' Quim Monzó, Empar Moliner, Sergi Pàmies, Imma Monsó eta Francesc Serés idazle katalanen ipuin nabarmenenak biltzen dituen Pasazaite argitaletxeko azken harribitxia da. Antologia osatzen duten hamalau obren aukeraketaz Aritz Galarraga kazetaria arduratu da eta Gerardo Markuluetaren esku egon da liburua euskaratzea.

Franzesc Serés idazle kataluniarra Garoan izango dugu. Hainbat ale ditu bere bibliografian; besteak beste,'La fuerza de la gravedad' 2007an literatur katalanaren sari nazionala irabazi zuena, 'Materia prima' (2008) eta azkenik 'Cuentos rusos' (2011).

Gaztelanieraz izango da hitzaldi-aurkezpena.

Bazatoz?

'Hobe kontatzen ez badidazu', Aritz Galarraga eta Gerardo Markuletarekin hizketan from Pasazaite liburuak on Vimeo.