Urola Kosta Saretuz: Gluup // Deskontu

Urola Kosta EAE mailan e-commerce (denda online) gehien dituen eskualdea da. Esperientzia hori baliatzeko asmoz, sarean EAE mailan ibilbide bat egin duten enpresa eta pertsonen jakintza eta esperientziaren berri izango dugu jardunaldi baten bitartez.

Lehenengo jardunaldirako, hurrengo ostiralean (martxoak 7an), Gluup.es eta Deskontu.com-en sortzaileen solasaldia antolatuko dugu.

Azken urteotan izugarria izan da deskontu plataformen hazkundea. Euskal enpresa ugari batu dira aukera honetara. Batzuk aurrera eginaz eta beste batzuk porrot. Arrakasta lortu dutenetatik bi, gluup.es eta deskontu.com, gipuzkoarrak dira. Sarean soilik oinarritzen den enpresa baten lehen urratsak, egunez eguneko jarduna eta bilakaera azalduko digute bi proiektu hauetako arduradunek.

  • Gonbidatuak: Gluup.es // Deskontu.com

  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan

  • Noiz: Martxoak 7an, 12:00etan.

  • Dinamizatzailea: Garoa Web Consulting.

Animatu zaitezte!!Jardunaldian izena-emateko hemen.