Paperezko Kontzertuak: Neil Halstead

Martxoaren 23an, Maite Arroitajauregiren testigua hartuz eta sorpresa gisa, Neil Halstead bakarlariak eskainiko digu Paperezko Kontzertua. Mojave3 eta Slowdive taldeetako partaideak, bakarkako bidea urratzen ari da. Azken biran Velvet Underground-en bertsioekin.

Surflaria izaki, arraina itsasoan legez sentituko da Zarauzko Trinity Streeten. Yeah!