Euskal bailara anonimoa (liburu aurkezpena)

Frantziako iraultza baino 300 urte lehenagoko Euskal Herrian dago kokatuta Ibon Martín (Donostia, 1976) idazlearen 'El valle sin nombre' eleberri berria. Gure lurrak burdin goriaren usaina zuen garai batean kokatzen du irakurlea idazle donostiarrak, askatasun haizeek jotzen zuten aro batean. Aurrez aurre artistarekin liburuaz solasean aritzeko aukera izango dugu Garoan.

Martin jaunarekin eleberriaren testuinguruari buruz, eta berau idaztearen arrazoien inguruan mintzatzeko irrikarik ez zaigu falta gero!