Paperezko lagunak: 'Baita hondakinak ere'

Iñigo Astizen azken lanari egingo diogu hozka euskarazko irakurle klubaren edizio berri batean. Hilabetereko legez Alex Gurrutxaga literatur kritikari zarauztarraren gidaritzapean burutuko da bilkura eta poeta iruindarra poemaren bat edo beste errezitatzen arituko zaigu.

Baita hondakinak ere poesia liburua Susa argitaletxearen eskutik argitaratua izan da. Euskal Herria edota belaunaldien arteko harremanei buruzko gogoeta mamitsuekin batera topatuko ditu irakurleak hozkailuek, aurikularrek eta irakurritako liburuek osatutako eguneroko mundu harrigarriak.

Bazatoz?