Paperezko Kontzertuak: Mobydick

Badugu hilabete honetarako ere paperezko zita, liburu artean gozatzeko. Ezin zitekeen bestela. Apirilean Eneko Mobydick bakarlari getxotarra gonbidatu dugu, kitarrarekin aspirina bat bezakoa belarrientzat. Bere ahots hautsi eta whisky hatsarekin paperezko lagunak dardarka jarriko dituela argi dago. Sindudarik gabe.

Ilusio eta ezusteko asko eman dizkigun beste hiruhileko bat itxiko dugu Mobydickekin. Baina benetako sorpresa 27an bertan, getxotarraren eskutik, nahi dizuegi eman: Hurrengo hiru hileko programazioa. Goruntz goaz, eta ez dugu balaztarik. Laster arte!

P.S: Mobydick musika taldearekin ariko da.