Irati Elorrietaren "Burbuilak" Paperezko Lagunak irakurle taldean

Liburu pertsonal eta intimista bat barrutik ateratzen den horietako bat hurrengo Paperezko Lagunak irakurle taldean, Irati Elorietaren: Burbuilak. Hilabeteroko legez Alex Gurrutxaga literatur kritikari zarauztarren gidaritzapean elkartuko gara sotoko gure burbuilan.

Berlin gailentzen bada ere, toki asko azaltzen dira Burbuilak-en. Pertsonaiak ere, ugari, kolore, arraza eta jatorri askotarikoak, bide-gurutze izaera ere baduten toki horietan leku bila. Espazio horiek, zaltzen diren ehunka pertsonaia horiek burbuilak eraikitzen dituzte.

Dauden tokian, bizirauteko, deserria bizigarri egiteko sortutako babestokiak baitira liburuak izenburura daramatzan Burbuilak.

Eta zu? Bazatoz?

Burbuilak

Egilea: Irati Elorrieta
Argitaletxea: alberdania
ISBN: 9788498680133

Lehen eguneko irteera ezusteko mundu batean sartzea izan zen, eta berehala jakitea ni hemen ondo nago.. Halakorik existitzen zela sumatu gabe, berehala jakitea leku hau niretzat da. Edo, agian, hemen badago lekua niretzat.