Sexual Herria

Neguko azken ostiral honetan saiakera “ganberro” baten aurkezpen batekin gatozkizue. Sexual Herria, Itziar Zigaren eskutik. Posible al da Euskal Herriaren reputifikazio bat?

Sexual Herria bi zatitan banatu daiteke. Lehenengo zati batean Bartzelonan eta Bilbon ezarritako ordenantza kritikatzen da. Ordenantza berriak kalean sexua praktikatzea eragozten du. Prostituzioa debekatu eta maitaleen arteko konplizitate sexuala mugatzen du. Alferrikako legedi trakets baten bidez emakumeen kondizioak okertu baino besterik ez dira egiten.

Bigarren zati batean aldiz, Itziarrek akziora deitzen gaitu: “Barruan daramagun gudaria atera behar dugu postura martziala gorrotatzen hasteko (putafobia feminitate legimitatuan fundazionala da) eta putarena egin”.

Ez dizuegu gehiago kontatuko baino animatu egin nahi zaituztegu: liburua irakurtzera, aurkezpera etortzera, Itziarri galdetzera, asaldatzera eta batez ere ondo pasatzera. Neguko azken ostiralean, 20:00-tan, Garoa liburu-dendan Zarauzko Bilgune Feminista eta Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean Sexual Herria liburu aurkezpena.